2021-12-21

2021-12-13

Clair de lune (Debussy): Alexandre Tharaud, Yoann Bourgeois



1. Zein da entzun dugun musika-tresna?

 2. Zer harreman dago musikaren eta dantzaren artean?

 3. Dantzariak, pultsua darama edo melodiari gehiago erreparatzen dio?

 4. Bilatu Interneten musika-lanari eta egileari buruzko informazioa ( lau  lerro) 

2020-03-01

Louis Armstrong - When The Saints Go Marching In


1.Aipatu ikus ditzakegun musika tresnak:
2.Nortzuk eramaten dute melodia nagusia?
3. Zer musika tresnak egiten du lehenengo inprobisazioa?
4. Bigarrena eta hirugarrena?


2020-02-04

i Flautisti play Pavan

1. Zenbat txirula mota daude?
2. Zeintzuk dira haien izenak?
3. Zein da agudoena?
4. Zerez eginda daude?


J.S. Bach - Sol maior Preludioa

1. Zenbat haizezko musika tresna daude?
2.. Zenbat harizko musika tresna daude?
3. Zeharkako txirula zerez eginda dago?
4. Nola deitzen da teklak dauzkan musika tresna?



2020-01-05

NEGUA JOAN DA TA. ZEA MAYS. EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOA

  1. Konpasa: bikoa, hirukoa edo laukoa.
  2. Aipatu ikus ditzakegun hiru haizezko musika tresnak.:
  3. Ze ahots mota da abeslariarena?
  4. Zein da ahotsaren funtzioa?
  5. Aipatu bideoan agertzen diren perkuziozko musika-tresnak.

2019-10-14

Clapping Music for 5 Performers

1. Hau musika da?
2. Zer motatako musika tresnak erabiltzen dira?
3. Lan hau ondo egiteko zer eutsi behar da?
4. Lan hau prestatzeko beharrezkoa al da partitura bat?

2019-04-02

Musika kalean

1. Aipatu agertzen diren lehenengo 5 musika tresnak: 
2. Aipatu agertzen den lehenengo haize metalezko musika tresna :
3. Aipatu perkusiozko musika tresna soinu zehatzak ematen duena:
4. Nola deitzen da osatu den taldea? 
5. Zein da publikoaren jarrera?

2018-05-09

2018-04-26

EUSKAL DANTZAK


DANTZA EZAGUNAGOAK
Aurreskua:  euskal dantzarik ospetsuena da, omenaldi edo erreberentzia moduan jende aurrean dantzatzen dena. Gaur egun erritu bat bihurtu da edozein motatako jaialditan aurreskua dantzatzea Euskal Herri osoan. Esaterako, ezkontzetan, inaugurazioetan, kongresuetan, ekintza publikoetan, eta abar. Horregatik euskal kulturan tradizio bat bilakatu da.



Euskal fandangoa: erritmoa hirutarra du, 3/4 edo, bere abiadura bizia hobeki adierazteko, 3/8 konpasean idatzita, eta esaldi karratuak, zortzi konpaseko moduluz antolaturik, ditu. Pauso bakoitza hamaseina konpasez luzatzen da, eta horren arabera moldatzen dira esaldi musikalak.




Arin-arin : Euskal plaza-dantzetako bat; dantza horretarako doinu desberdinetako bakoitza.  Erritmo bitarrarra du (2/4) eta hiru edo lau musika-esaldi eta dantza-pauso ditu. Taldean, biribilean eta binaka dantzatzen da, besoak gora eta eskuko hatzez kriskitin eginez.



Zortzikoa: Zentzu orokorrean, zortzikoa gaur egun da, batez ere, abesti edo pieza musikal bat erritmo oso zehatz batean, 5/8 konpasean idazten dena, eta kasu gehienetan puntuekin, honela gutxi gorabehera.



Larrain dantzaSoka-dantza eta ingurutxoarekin antza handia du, baina kasu honetan alde zeremoniatsua oso murriztuta dago eta kutsu mediterraneoa askoz ere nabariagoa da.  Lizarran du jatorria.



Txulalai: Arabako Errioxako Paganos herriko dantza bat dugu, otsailaren 3an, San Blas egunean, bere omenez egiten diren jaietan dantzatzen delarik.